Tekken 7

Deskribapena: Ez dago loriarik heroientzat. Batzuek ohoreagatik borrokatzen dira; beste batzuek, betebehartzat dute borrokatzea; eta beste batzuentzat mendekua edo sekula ordaindu ezingo dituzten zorrak dira borrokarako bultzatzaile. Borroka guztiak dira pertsonalak, eta bidean aurkitzen duzun traba bakoitzak definituko zaitu. Presta zaitez borroka-jokorik oneneko hurrengo batailarako!

Lehiaketa-mota: Taldeko bracket-ak (kanporaketa sinplea), 1 vs 1, ondorengo txandetan binaka kanporatuz.

Bertsioa: PS4

Araudia:

  • Bai kanporaketa-fasea bai finalak BO3an jokatuko dira.
  • Borroka bakoitzean 60 segundoko 3 round egingo dira.
  • Ordenan deituko zaie taldeei, eta taldeko borroka guztiak jokatuko dira, garaile bakar bat geratu arte. Etortzen ez diren parte-hartzaileak kanporatuta geratuko dira, bai txanda nagusitik, bai galtzaileen txandatik.
  • Galtzaileen txandetan parte hartzea aukerakoa da. Haietan parte hartu nahi ez duenak jardueraren antolatzaileei jakinarazi behar die, txanda nagusitik kanporatu ondoren.
  • Borrokalariz alda daiteke borroka-saio batetik bestera, baita kanporaketa-txandetan ere (jokalariaren nahierara).
  • Bere pertsonaia “ausaz” hautatzen duen edozein jokalarik “Selección aleatoria” erabili beharko du berriro, borroka irabazten badu.
  • Mugimendu glitcheagarriak erabiltzen dituzten jokariek (esaterako, Eliza/Akuma-renak bezalakoak) txanda galduko dute automatikoki.
  • Ezingo da pertsonalizatu kolorerik, izenik edo itemik lehiaketak irauten duen bitartean. Jokalariren batek halakorik egiten badu, txanda galduko du.
  • Final Handirik bada, Loser-en fasearen irabazleak 2 Set irabazi beharko ditu lehiaketan nagusitzeko.
  • Jokalariak 15 segundoan ados jartzen ez badira eszenatokia hautatzeko orduan, ausaz aukeratuko da eszenatokia.
  • Finalaurrekoetan eta finalean, itsuka aukeratu daiteke pertsonaia, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.
  • Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan haririk gabeak (DualShock 4 ez badira), ezta makrodunak edo turbodunak ere.
  • Cronus Max Plus eta Titan One bihurgailuak ez daude onartuta.
  • Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu borroka hasi aurretik. Borroka-saio erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea borroka bakoitzaren aurretik.
  • Debekatuta dago borroka bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa, round hori galdutzat emango zaio.
  • Edozein konplizitate- edo azpikeria-mota sumatuz gero, deskalifikatu egingo dira horretan parte hartu dutenak.
  • Gehienez 60 segundoko tartea onartuko da set bereko borroken artean. Pantailaren kontrola duen jokalariak denbora horretan ekintzarik edo hautaketarik egiten ez badu, galdu egingo du borroka hori automatikoki.
  • Etetea nahi gabe eragiten bada edo jokalariek eragiten ez badute, rounda errepikatu egin beharko dute jokalariek.
  • Ez da onartzen coachinga borrokek iraun bitartean.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch