Counter Strike: Global Offensive

Deskribapena: Counter-Strike: Global Offensivek (CS: GO) areagotu egingo du taldekako ekintza-jokagarritasuna, zeina aitzindari izan baitzen plazaratu zutenean, duela 12 urte.

Lehiaketa-mota: Taldeko kanporaketa arruntako Bracket 5 vs 5.

Bertsioa: PCa

Araudia:

  • Lehiatzeko modua: 5 versus 5.
  • Hamasei txanda lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du.
  • Aparteko txandak jokatuko dira, harik eta irabazle zein den erabaki arte.
  • Antolatzaileak partidara konekta daitezke, behatzaile gisa jarduteko edo administrazio-lanak egiteko.
  • Partida gordetzeko obligaziorik ez dute jokalariek.
  • Zerbitzariak automatikoki gordeko du.

Jokoaren konfigurazio orokorra:

  • Talde-fasea: 30 txanda (30etako onena zein den erabakitzeko jokaldiak): 15, terrorista gisa, eta beste 15 antiterrorista gisa, taldeko.
  • Talde batek 16 txanda irabazten baditu, hortxe amaituko da jokoa eta talde hori irabazlea izango da. 
  • Berdinketarik izaten bada, aparteko sei txanda jokatuko dira, irabazle zein den erabaki arte: 3, terrorista gisa, eta beste 3 antiterrorista gisa, taldeko.
  • Irabazlea: Bi joko irabazten dituen taldea.
  • Finalaren irabazlea: Ahalik eta joko gutxiena galdu duen taldea izango da irabazlea. Kopuru hori zero izango da, baldin eta lehen bi joko-moduak  Winners-eko bracket-taldeak irabazten baditu.
  • Denbora, txandako: 1 minutu 45 segundos.
  • Ganibet-txanda bat jokatuko da, edo leon-kastillo botako, taldeak hautatzeko.
  • Diru-kopurua txanda-hasieran: 800
  • Diru-kopurua txandari berriro ekitean: 10.000
  • Mapa Ofizialak: cache, nuke, inferno, train, mirage, overpass eta cbble.
  • Mapa Betoa deritzon metodoa erabiliko da jokatu behar diren mapak hautatzeko.
  • Leon-kastillo botako da lehen mapari betoa jarrita zein hasiko den erabakitzeko.
  • Taldetako kapitainek bakarrik erabil ditzakete mezu publikoak jokoan.
  • Hilda dagoenean ere aplikatu egin behar da arau hori.
  • Taldeko beste edozein kidek mezu publikorik erabiltzen badu, zigorra jasoko du (abisu bat, gutxienez).
  • Taldeko mezuak erabili behar dituzte taldeko gainerako kideek.
  • Jokoaren etenaldietan bakarrik eman ditzake aholkuak, edo taktikak agindu, taldeko seigarren kideak, entrenatzaileak.
  • Jokatzen ari direla ere taktikak agintzen edo aholku ematen jarraitzen badu, zigorra jasoko du (abisu bat, gutxienez).
  • Seigarren kideak edo entrenatzaileak joko-eremutik alde egin behar du, antolatzaileek hala agintzen badiote.
  • Arazorik baldin badago, hura konpondu arte gera daiteke partida.
    • Bost minutu igaro baino lehen konpontzen ez bada arazoa, antolatzaileei jakinarazi behar die kapitainak, zigorrik ez jasotzeko.
    • Bost minutu igaro eta arazoaren berri ematen ez bada, edo ez bazaie uzten antolatzaileei hura konpontzen, deskalifikatu egingo da talde hori.

COUNTER STRIKE: GO

Deskribapena: Counter-Strike: Global Offensivek (CS: GO) areagotu du taldekako ekintza-jokagarritasuna, zeina aitzindari izan baitzen plazaratu zutenean, duela 12 urte.

Lehiaketa-mota: Taldeko kanporaketa arruntako Bracket 5 vs 5

Bertsioa: PCa

Araudia:

  • Lehiatzeko modua: 5 versus 5.
  • Hamasei txanda lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du.
  • Aparteko txandak jokatuko dira, harik eta irabazle zein den erabaki arte.
  • Antolatzaileak partidara konekta daitezke, behatzaile gisa jarduteko edo administrazio-lanak egiteko.
  • Partida gordetzeko obligaziorik ez dute jokalariek.
  • Zerbitzariak automatikoki gordeko du.

Jokoaren konfigurazio orokorra:

  • Talde-fasea: 30 txanda (30etako onena zein den erabakitzeko jokaldiak): 15, terrorista gisa, eta beste 15 antiterrorista gisa, taldeko.
  • Talde batek 16 txanda irabazten baditu, hortxe amaituko da jokoa.
  • Hau da jokoaren irabazlea: Hamasei txanda irabazten dituen lehen taldea.
  • Berdinketarik izaten bada, aparteko sei txanda jokatuko dira, irabazle zein den erabaki arte: 3, terrorista gisa, eta beste 3 antiterrorista gisa, taldeko.
  • Bracket-fasea: 30 txanda (30etako onena zein den erabakitzeko jokaldiak): 15, terrorista gisa, eta beste 15 antiterrorista gisa, taldeko.
  • Talde batek 16 txanda irabazten baditu, hortxe amaituko da jokoa.
  • Hau da jokoaren irabazlea: Hamasei txanda irabazten dituen lehen taldea.
  • Berdinketarik izaten bada, aparteko sei txanda jokatuko dira, irabazle zein den erabaki arte: 3, terrorista gisa, eta beste 3 antiterrorista gisa, taldeko.
  • Irabazlea: Bi joko irabazten dituen taldea.
  • Finalaren irabazlea: Ahalik eta joko gutxiena galdu duen taldea izango da irabazlea. Kopuru hori zero izango da, baldin eta lehen bi joko-moduak  Winners-eko bracket-taldeak irabazten baditu.
  • Denbora, txandako: 1 minutu 45 segundo.
  • Ganibet-txanda bat jokatuko da, edo leon-kastillo botako, taldeak hautatzeko.
  • Diru-kopurua txanda-hasieran: 800
  • Diru-kopurua txandari berriro ekitean: 10.000
  • Mapa Ofizialak: cache, nuke, dust2, train, mirage, overpass y cbble
  • Mapa Betoa deritzon metodoa erabiliko da jokatu behar diren mapak hautatzeko.
  • Leon-kastillo botako da lehen mapari betoa jarrita zein hasiko den erabakitzeko.
  • Taldetako kapitainek bakarrik erabil ditzakete mezu publikoak jokoan.
  • Hilda dagoenean ere aplikatu egin behar da arau hori.
  • Taldeko beste edozein kidek mezu publikorik erabiltzen badu, zigorra jasoko du (abisu bat, gutxienez).
  • Taldeko mezuak erabili behar dituzte taldeko gainerako kideek.
  • Jokoaren etenaldietan bakarrik eman ditzake aholkuak, edo taktikak agindu, taldeko seigarren kideak, entrenatzaileak.
  • Jokatzen ari direla ere taktikak agintzen edo aholku ematen jarraitzen badu, zigorra jasoko du (abisu bat, gutxienez).
  • Seigarren kideak edo entrenatzaileak joko-eremutik alde egin behar du, antolatzaileek hala agintzen badiote.
  • Arazorik baldin badago, hura konpondu arte gera daiteke partida.

Bost minutu igaro baino lehen konpontzen ez bada arazoa, antolatzaileei jakinarazi behar die kapitainak, zigorrik ez jasotzeko.

Bost minutu igaro eta arazoaren berri ematen ez bada, edo ez bazaie uzten antolatzaileei hura konpontzen, deskalifikatu egingo da talde hori.

Ganibet- edo “muyo”-faserako arma baimenduak:

  • Ganibetak

komando baimenduak

Jokoekin datozen plazaratze/joko komando guztiak baimentzen dira, hauek izan ezik:

  • mat_hdr_enabled
  • +mat_hdr_enabled 0/1
  • -mat_hdr_level 0/1/2
  • cl_showpos 1
  • cl_showfps 1
  • net_graph 0/1

Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko du antolatzaileren batek baimendu gabeko jaurtiketa-eremuren batean aurkitzen den komando orok.

Bideo-konfigurazio baimenduak:

  • Brightness - Cualquiera
  • Digital Vibrance - Cualquiera
  • Contrast - Cualquiera
  • Image Sharpening - Ninguna
  • Gamma - Cualquiera
  • Ajustes 3D - Cualquiera
  • Escala de juego - Cualquiera
  • HZ USB - Cualquiera
  • Color Depth Distinto a 16 bits

Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko du muga horien barruan ez dagoen jokalari orok.

Txartel grafikoaren konfigurazioaren beste edozein parametro, berriz, alda daiteke, betiere abantailarik ez badakar hori egiteak.

Aukera onartuak:

  • Erakuslea doitu (Adjust_crosshair).
  • Ezkerrak (Left Hand).
  • Lehenespenez, skinak erabili behar dira.
  • Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko da mapako edo jokoko akatsen bat erabiltzen bada (bug-ak,  glitch-ak edo cheat-ak), edo galdu egingo da partida, aurkariaren mesederako, antolatzaileek horretaz eztabaidatu ondoren.
  • Grafikoaren kontrolagailuan alda daiteke gamma faktorea.

Bezeroaren balio baimenduak:

  • net_graph 0
  • cl_showpos 0
  • cl_showfps 0

Alda ezin daitezkeen balio lehenetsiak:

  • cl_winddir
  • cl_windspeed
  • cl_removedecals
  • cl_fastdetailsprites
  • cl_interp

Jardunbide bidegabe zigorgarriak:

  • Ahots bidezko edozein komunikazio-programa instalatu eta erabil dezakete jokalariek: ventrilo, team speak, mumble, etabar.
  • Antolatzaileek ez dute beren gain hartzen ez haren instalazioaren ez haren konfigurazioaren erantzukizuna.
  • Jokoan bizirik daudela, elkarrekin komunika daitezke jokalariak, bai eta denek bizirik egoteari uzten diotenean ere.
  • Pantaila erabat beltz geratzen zaienean, jokalariak hilda daudela joko da. Pantailaren bat ez bada erabat beltz bihurtzen, handik hiru segundora joko da hilda dagoela.
  • Hurrengo txanda hasi arte, jokalariak ezin dira inolaz ere komunikatu taldeko beste kide batzuekin edo aurkariekin.
  • Komunikatzen saiatzen jarraitzen badu jokalariren batek, zigorra jaso dezake haren taldeak, edo kanporatua izan daiteke.
  • Onartzen da taldekide baten gainean joatea (boosting-a), testurak, murruak, sabaiak edo zoruak garden edo iragazkor bihurtzen diren lekuetan izan ezik.
  • Ezin da aldatu “duck”-a saguaren scroll-era.
  • Ondo ikusten den lekuren batean jarri behar da C4-a.
  • Boost-a erabil daiteke hura jartzeko.
  • Joko-akastzat jotzen da  C4-a isilik jartzea. Zigorra: abisu bat, gutxienez.
  • Mapa osoan jaurti daitezke granadak eraikinen gainetik; inoiz ez, ordea, haien azpitik.
  • Ezer gertatzen baldin bada bengala itsugarrien bug-en batekin, partida berrikusi eta zigorra ezarriko zaio arau-urratzaileari.
  • Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko du bengala itsugarrien bug-ak erabiltzen dituenak, nolanahiko dela ere erabilera.
  • Nahita erabili bada, gutxienez txanda galduko du taldeak deskalifikaziora arte.
  • Kode irekiko GUI pertsonalizatuak erabil daitezke. Baliteke GUI horiek berrikustea antolatzaileek.
  • Ezin da erabili eredu edo skinpertsonalizaturik (ez eta arma-skinik ere).
  • Ezin da erabili mapa-testura pertsonalizaturik.
  • Ezin da erabili cheat-programarik.
  • Ezin da erabili mapa-bugik.
  • Deskalifikatu egingo da Sky Boxak erabiltzen dituen taldea.
  • Ezin da egin fireboostingik.
  • Ezin da egin ez mapswinmmingik ez floatingik.
  • Ezin da erabili pixelwalkingik.
  • Ezin da erabili 16 biteko grafikorik.
  • Ezin dira erabili script batzuk  (Jumpthrow, recoil, AWP, Center or turn view, lag, ...)
  • Ez da onartzen kiroltasunik gabeko portaerarik, ez presentzialik ez txat bidezkorik.
  • Jardunbide bidegaberik edo aipatutako scriptik baliatu den aztertu ahal izango dute antolatzaileek.
  • Antolatzaileek uste badute hirugarrenek jokalari bati abantaila eman diotela, taldeari zigorra —abisu bat, behinik behin— ezarriko diote.

Konexio-galerak partidan zehar:

  • Jokalari batek ere jokatu ezin badu zerbitzariak matxurak (nahita ez eragindakoak) edo ikusmen-arazoak izan dituelako.
  • Azken restart-az geroztiko hirugarren txandari ekin aurretik, azken restart horretan hasi behar da berriro jokoa.
  • Hirugarren txanda hasi ondoren, zerbitzarian sartu behar du jokalari deskonektatuak. gabe jokatu behar da txanda. Jokalaria ezin bada zerbitzarira konektatu, gainerako jokalariek itxaron egin behar dute, txanda arteko denboran, harik eta jokalaria berriro konektatu arte. Hortik aurrera, normal jarraituko du jokoak.
  • Hiru partaide (gehienez ere) nahi gabe deskonektatzen badira, ez da kontuan hartuko txanda horren puntuazioa. Txanda gelditu egin behar da txanda arteko tartean, eta partaideak berriro konektatu arte itxaron behar dute jokalariek. Denak konektatuta daudenean, jokatzen jarraitu behar da.
  • Deskonexioa nahita eragin baldin bada, taldea zigortu egingo dute antolatzaileek.
  • Taldeko kapitainak edo managerrak bakarrik aurkez ditzakete protestak edo alegazioak.
  • Partaideren bat ez badago ados arauren batekin, antolatzaileren bati esan diezaioke, partida hasi aurretik.
  • Deskalifikatu egingo da zerbitzariarekin konektatu nahi ez duen taldea.
  • Antolatzaileren batek partida berriz hastea erabakitzen badu, kanporatu egingo da erabakiari men egiten ez dion taldea.
  • Jokoa hasteko ordu ofiziala baino hamar minutu lehenago, gutxienez, egon behar dute jokalari guztiek joko-eremuan.
  • Partida hastear dela jokalariren bat falta baldin bada, bost minutu itxarongo da aurkaria irabazle izendatu aurretik.

Oharrak

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago

.

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch