Zatoz

PARTY GUNEA:

 

Noiz

2017ko Abenduaren 16tik 18ra

Non

Europa Biltzar Jauregia (Vitoria-Gasteiz)

Helbidea:

Gasteiz Hiribidea, 85

01009 Vitoria-Gasteiz

Nola heldu

GPS koordenadak:

42.852078, -2.681027

Argibide gehiago:

Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria bisitatu

Gainera, Azkon eta nenok mapa bat prestatu dute Gasteizko leku interesgarriekin.

Non aparkatu

Europa jauregiko parking-a obrak direla eta itxita dago.

Gomendioa, Forondako ateko eta Luis Olariaga kaleko aparkalekua, Europa jauregitik 20 minutura oinez. Oinez ere bai, 4 minutura “Forondako ataria” tranbia geltokia dago eta behin hartuta 3 geltoki ondoren “Europa” geltokiak jauregia aurrean utziko zaituzte.

TRANBIA: Angulema Abetxuko

Europa Jauregia autobus geltokitik 10 minututara dago oinez, lur azpiko ordaindu beharreko aparkalekua duena. Autobus Geltokiko aparkalekua, aparkaldi motzeko aukera posiblea.

Akreditazioa

Akreditazioa 15an (ostirala) 16:00tan hasiko da, eta 18an (astelehena) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Ostirala 15 16:00 22:00
Larunbata 16 10:00 22:00
Igandea 17 10:00 22:00
Astelehena 18  10:00 17:00

Atseden-lekuari buruzko informazioa

Atseden-lekua ostirala 15 gauetik hasita, igandea 17ko gauerarte erabili ahal izango da. Hortaz, aretoa astelehena 18an utzi beharko da ikuskizuna bukatu aurretik.

Atseden-lekua, hortarako propio jarritako kanpin-dendez hornitua egongo da (debekatuta dago denda propioak eramatea).

Partehartzaile bakoitzak eman beharko du barrurako materiala. Barruko neurria: 190 x 120 cm

Edozein parte hartzailek emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Dutxa zerbitzua

Dutxen ordutegia honako hau izango da: 8:30etatik 22:30etara.

Eguneko sarrerak

Araba Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch