Pribatutasuna

DATUEN BABESA

ASOC. AMIGOS DE LA INFORMÁTICA “EUSKALAMIGA”-k (aurrerantzean “EUSKALAMIGA”) erabiltzaileek emandako datu pertsonalen babesa ziurtatzen du.

PRIBATUTASUNA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudietan xedatuta datorrenaren arabera, webgune honen arduradunak beren datu pertsonalak eman dituzten edota emango dituzten erabiltzaile guztiei jakitera ematen die datu horiek Agencia Española de Protección de Datos agentzian behar bezala inskribatua dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko direla.

Erabiltzaileek espresuki eta askatasun osoz eta inolako eragozpenik gabe onartzen dute beren datu pertsonalak erabil ditzala zerbitzu-emaileak, honako helburuetarako:

  • Eskatutako zerbitzuak emateko
  • Publizitate-jakinarazpen komertzialak bidaltzeko e-mailez, faez, SMS bidez eta abar.
  • Ikerketa estadistikoak egiteko.
  • Webguneko albiste-aldizkaritxoa bidaltzeko.

EUSKALAMIGA-k jakitera ematen eta espresuki bermatzen die erabiltzaileei beren datu pertsonalak ez zaizkiela inolaz ere hirugarren batzuei utziko erabiltzaile horien baimenik gabe, eta une orotan bermatuko dela beren datuen konfidentzialtasuna.

Datuetara sartzeko, horiek aldatzeko, deuseztatzeko edota inori ematen ez uzteko eskubidea

EUSKALAMIGA-k erabiltzaileari bermatu egiten dio, edonola ere, bere datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, deuseztatzeko eta inori ematen ez uzteko dituen eskubideen erabilera, indarrean den legerian xedatuta dagoen moduan. Eskubide horiek erabili nahi baldin baditu, eskaera bat bidali behar du, espresuki, bere Nortasun Agiriaren kopia batekin, honako bideetakoren bat erabiliz: 

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Faxa: 943533697

Ohiko posta: Labeaga 33B; 20700 Urretxu (Gipuzkoa)

Era berean, harpidetuta dituen zerbitzuetako edozeinetan baja eman ahal izango du erabiltzaileak, zerbitzu-emaileak gorago eman dituen posta helbide horietako edozeinetara mezua bidaliz, bai e-posta bidez, bai posta arrunt bidez.

IP helbideak

Webguneko zerbitzariek modu automatikoan detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak darabiltzan IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbidea da ordenagailu bati, internetera konektatzen den unean, automatikoki ematen zaion zenbakia. Informazio hau guztia behar bezala inskribatua dagoen zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean jasotzen da, gero datu horiek prozesatzeko helburuarekin, estatistika-neurketak soilik egin ahal izateko, hala nola orrialdeen inpresioen kopurua, webgunearen zerbitzuetara egindako ikustaldi kopurua, ikustaldien hurrenkera, sarrera-puntua eta abar.

Segurtasuna

EUSKALAMIGA-k hartu ditu beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolaketakoak, tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen segurtasun eta osotasuna bermatzeko, bai eta haiek galdu edo alda ez daitezen eta/edo baimenik gabeko inork haiek ez eskuratzeko. Webguneak oro har industrian onartuak dauden informazioaren segurtasunerako teknikak erabiltzen ditu, hala nola firewall-ak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, guztiak ere datuetara baimenik gabe sartzea eragozteko helburuarekin. Helburu hauek lortzeko, erabiltzaileak/bezeroak onartu egiten du EUSKALAMIGA-k datuak eskura ditzala, sarrera-kontrolak behar bezala egiaztatu ahal izateko.

Erantzukizuna

EUSKALAMIGA-k ez du inolako erantzukizunik izango bere webgunean argitaratua dagoen informazioarengatik, betiere informazio hori manipulatua edota EUSKALAMIGA ez den norbaitek sartua izan bada (esate baterako foro, txat, blog, iruzkin eta abarretan). Hala ere, eta IG-MEZean xedatua datorrena betetzeko, EUSKALAMIGA-k erabiltzaile guztien, agintarien eta segurtasun-indarren esanetara jartzen da estatuko legeriari, nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezaioketen edo hauts dezaketen eduki guztiak blokeatzeko edo, balegokio, kentzeko, gertaera horiek guztiak horretarako eskumena duten agintarien jakinean jarriz, beharrezko izango balitz.

Erabiltzaileak iritziko balio aipatu berri diren atal horietakoren baten barruan sar daitekeen edukiren bat badagoela webgune honetan, arren eskatzen zaio berehala eman diezaiola horren berri webgunearen administratzeaileari.

Webgune hau aztertu egin da eta probatu da zuzen funtziona dezan. Printzipioz, urtearen 365 egunetan eta egunaren 24 orduetan zuzen funtzionatuko duela berma daiteke. Hala ere, EUSKALAMIGA-k ezin du saihestu programazio-akatsik edota gaindiezinezko arrazoirik, hondamendi naturalik, grebarik edota antzeko gertaerarik gertatu ezin denik, webgunera sartzea ezinezko bihur dezakeenik.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch