Tailerrak

OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.

 

TAILERREN ORDUTEGIA*

 

Larunbata, abenduak 16

10:00 - 11:45 Led-argi sorta bat programatzea Crumble-ekin

12:15 - 14:00 Girls&Tech programatu zure Kbot-a

16:00 - 17:45 Led-argi sorta bat programatzea Crumble-ekin

18:15 - 20:00 Girls&Tech programatu zure Kbot-a

Igandea, abenduak 17

10:00 - 10:45 Ikanos: eskumen digitaletako autodiagnostiko-testa

11:00 - 12:45 Ikasi informazioa adimen-mapen bidez antolatzen

16:00 - 16:45 Errealitate Birtuala osasunaren arloan

17:00 - 19:45 Ikasi zure app propioa programatu gabe nola sortu Mobincube-ekin

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

Led-argi sorta bat programatzea Crumble-ekin

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Enpresa: Camp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

Lantegi honetan led-argi sorta bat Crumble gailu baten bidez kontrolatzen ikasiko dugu, bai eta gailuaren programa propioaren bidez ere.

Lantegiaren helburua da Crumble plaka erabiltzea haurrei programazioaren sarrera bat egiteko era bisual eta arinean.

Zer publikori dago zuzendua?

Lantegia 8 urte baino gehiagoko haurrentzako pentsatuta dago.

Web

https://camptecnologico.com/

Ordutegia: Larunbata, abenduak 16, 10:00-11:45 eta 16:00-17:45

 

Gora itzuli ^

Girls&Tech programatu zure Kbot-a

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Enpresa: Camp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

Kbot giza buruaren formako silueta bat da, animatronic bat. Haren Arduino kontrolatzaileari eta 7 serbomotoreko kontrolari esker programatu daiteke. Haren serbo-sistemari esker, begiak, ahoa, betazalak, lepoa eta abar mugi ditzakegu.

Robotak blokeen araberako programazio-software bat erabiltzen du, Scracth-en oinarritutakoa. Haren bidez, haurrek robotari hitz egiteko, abesteko eta mugitzeko agindu ahal izango diote.

Lantegiaren helburua da Kbot animatronic-a erabiltzea haurrei programazioaren sarrera bat egiteko era bisual eta arinean.

Zer publikori dago zuzendua?

Lantegia 9 urte baino gehiagoko haurrentzako pentsatuta dago.

Web

https://camptecnologico.com/

Ordutegia: Larunbata, abenduak 16, 12:15-14:00 eta 18:15-20:00

Gora itzuli ^

Ikanos: eskumen digitaletako autodiagnostiko-testa

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ana Vitórica Leoz

Enpresa: Gobierno Vasco

Tailerraren deskribapena:

'Ikanos', proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu du. Jatorriz, herritarren, enpresen, administrazioaren, hezkuntza-arloaren eta euskal gizartearen beste sektore batzuen eskumen digital oinarrizkoak eta espezifikoak garatzea helburu zuen.

Proiektuaren lorpenetako bat izan da “profil profesional digital” bat diseinatzea eta definitzea. Kontzeptu horrek lanbide bakoitzak dituen behar digitalak eta bakoitzean behar den eskumen-maila zehatza identifikatzen ditu.

2016an, Europarako jardunbide egoki gisa aitortu du Ikanos Telecentre Europe erakundeak, hain zuzen ere, Europako telezentro-sareen eta teknologia digitalak ikasteko zentroen kopururik handiena ordezkatzen duenak.

Lantegi honetan aukera izango duzu Ikanos proiektua ezagutzeko eta eskumen digitalen autodiagnostikoaren testa egiteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Ikanos proiektua ezagutu nahi duten hezkuntza-sektoreko profesionalei.

Beren profil profesional digitala ebaluatu nahi duten edozein sektoreko profesionalei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ekonomian eta Enpresen Zuzendaritzan lizentziatua da eta informazioaren tratamendurako Teknika Kuantitatiboetako graduondokoa egin du.

Eusko Jaurlaritzako zenbait sektore-arlotan lan egin du, plangintza estrategikoarekin lotutako zereginetan. Gaur egun, Informazioaren Gizartearen Programen arduraduna da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizartearen Zuzendaritzan.

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 13:00-14:00

Gora itzuli ^

Ikasi informazioa adimen-mapen bidez antolatzen

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Mentxu Ramilo Araujo

Tailerraren deskribapena:

Adimen-mapak teknika grafiko bat da. Horren bidez, ideia nagusi batetik abiatuta zenbait diagrama egiten dira; zenbait hitz gako marrazten dira adarretan edo nodotan, eta aldi berean, horietatik zenbait adar irteten dira ideia berriak idazteko.

Zuhaitz-egitura bat izango da emaitza, non liburu baten, bilera baten, ideien zaparrada baten edo proiektu baten ideia garrantzitsuenak bilduko diren, zenbait adibide jartzearren.

Zer publikori dago zuzendua?

Adimen-mapak informazioa antolatzeko tresna gida erabiltzen ikasi nahi duten pertsonentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Mentxu Ramilo Araujo, @mentxu09, profesional in(ter)dependentea da. Doktorea da Zientzia Politikoetan eta Administrazioko Zientzietan. Teknologien erabilerako ikertzailea, dibulgatzailea eta erraztailea da erakundeetan. docemiradas.net kolektiboaren parte da eta WikiEmakumeok proiektuaren bultzatzailea ere bai. Proiektu horrek emakume erreferenteak Wikipedian ikusgai egitea du helburu.

Web:

https://mentxu.wikispaces.com/

https://es.wikipedia.org/wiki/Wikiproyecto:Mujeres/Wikimujeres/WikiEmakumeok

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 11:00-12:45

Gora itzuli ^

Errealitate Birtuala osasunaren arloan

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Mari Feli González Pérez

EnpresaNesplora Technology & Behavior

Tailerraren deskribapena:

Hitzaldi honetan, errealitate birtualak osasunaren arloan dituen aplikazioei buruz hitz egingo dugu. Zehazki, zenbait asaldura kognitibo (arreta-arazoak, memoria-arazoak...) diagnostikatzeko errealitate birtualak zertan lagundu dezakeen azalduko da. Aplikazio horiei esker, funtzio kognitibo horien bilakaera azter dezakegu, eta tratamendu farmakologikoen nahiz ez-farmakologikoen eraginkortasuna ebaluatu. Aplikazio hau, osasun-arretan ez ezik, eskolan edo lantokian ere erabil daiteke. Horri esker, ikaslearen edo langilearen profil kognitiboa ezagutu dezakegu, eta horri probetxua atera. 

Zer publikori dago zuzendua?

Errealitate birtualeko aplikazioetan, aisialdiaz haragokoetan, interesa duen orori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Psikologian lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean (2004), eta Haurren eta Helduen Neuropsikologia Klinikoaren masterra egin zuen UABn (2007). Doktorea da (Compostelako Unibertsitatea), tesi honi esker: “Errendimendu kognitiboa zahartze-prozesuan: faktore biopsikosozialen ekarpena – ELES”. Hamar urte daramatza estatuan nahiz nazioartean I+Gko lanak egiten gerontologiaren alorrean, Ingeman. Hainbat sari jaso ditu bere ikerketa-lanari esker, hala nola: gizarte-mailako ikerketa onenaren Caja Madrid Gizarte Ekintza Saria, Colegio de Huérfanos de Hacienda (CHH) Fundazioaren ikerketa-saria eta gizarte-mailako ikerketen IMSERSO- Infanta Cristina Saria.

Webwww.nesplora.com

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 16:00-16:45

Gora itzuli ^

Ikasi zure app propioa programatu gabe nola sortu Mobincube-ekin

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Daniel Arrilucea

Tailerraren deskribapena:

Mobincube online-plataforma bat da, aukera ematen duena mugikorreko aplikazio natiboak sortzeko smartphone eta tabletetarako (IOS, Android eta Windows Phone), programazioari buruzko ezagutzarik izan behar gabe. Doakoa da eta funtzionala % 100ean. Publizitate monetizatua du, ordainketa-bertsio guztietan ken daitekeena.

Erabiltzeko ez da zertan software gehigarririk instalatu behar, Internetera konektatutako nabigatzaile bat baino ez da behar. Programa erraz maneiatzen da eta pertsonalizazio-maila handia du. Aukera ematen du app-a ebaluatzeko eta frogatzeko hasierako diseinu-fasetik eta App-en denda nagusietan argitaratzeko tresnak ditu.

Hastapen-lantegi honetan Mobincuberen aukerak ezagutuko ditugu, proiektu mota guztietarako App bat sortu ahal izateko.

Lantegira gailu mugikor batekin joatea gomendatzen da.

Zer publikori dago zuzendua?

Ekintzaileei, merkataritzako eta marketineko arduradunei, kudeatzaileei, enpresei, profesionalei eta beren proiektuetarako app bat behar duten erabiltzaile mota guztiei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

20 urte daramatzat informatika-aholkularitzetan eta Interneteko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan lanean. Gaur egun, neure kasa egiten dut lan, eta teknologia berriekin lotutako gaien inguruko trebakuntzan aritzen naiz.

Web:

https://es.linkedin.com/in/daniarrilucea

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 17:00-19:45

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch