Hitzaldiak

OpenGunean emango diren hitzaldien berri emango dizuegu.

 

HITZALDIEN ORDUTEGIA*

Larunbata, abenduak 16

11:00 - 11:45 CSS 2017: zure web-proiektuak hobetzeko bost joera

12:00 - 12:45 Bootstrap 4 - Eraman ezazu mugaraino kanpoko UI moduluekin eta kasu praktikoekin

13:00 - 13:45 StopMotion

16:00 - 16:45 Hacking: hastapenak Basic SQL Injection

18:00 - 19:45 APIen gerrilla

 

Igandea, abenduak 17

11:00 - 12:45 Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera

13:00 - 13:45 Konkistatu zure entzuleak: aurkezpen eraginkorrak egiteko trikimailuak

16:00 - 16:45 Moddingari buruzko mahai-ingurua

17:00 - 17:45 Clean Code: Laburbilduz

18:00 - 18:45 Linkedin networkin profesionalerako erreminta gisa

19:00 - 19:45 Araba Ekintzailea eta 'Explorer ideiak dituzten gazteak'

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

CSS 2017: zure web-proiektuak hobetzeko bost joera

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Miguel Sánchez Pérez

Hitzaldiaren deskribapena:

Front-end garapenaren profesionala bazara, seguru asko konturatu zara honetaz: estilo-orrien txanda iritsi da. Horren eboluzioan une garrantzitsu bat biziko dugu, jadanik HTML5-en sarrera eta JavaScript-en eztanda bizi izan genituen moduan.

Konferentzia honek front-end-eko ikaskuntza-arazo ohikoak saihesten lagunduko dizu: aldaketen abiadura itzelak ezustean harrapatu ez zaitzala eta aldaketa horiei heltzen diozunean informazio-jauziek ito ez zaitzaten.

Ikasi ordubetean zer joera aprobetxatu ahal dituzun jadanik, eta lortu etorkizun laburrean garrantzitsuenak izango direnen ikuspegi argi bat.

Helburuak

  • Ezagutu argi eta garbi datozen joerak eta
  • CSS garatzeko garrantzitsuak direnak.
  • Funtsezko jarduketak azaltzea eboluzio hori ahalik eta gehien aprobetxatzen hasteko zure proiektuetan.

Zer publikori dago zuzendua?

Front-end delakoaren garapeneko eta web-diseinuko profesionalei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Miguel Sánchez front-end-en prestatzailea eta garatzailea da. Prestakuntza eman eta web-proiektuak garatu ditu hainbat bezerorentzat, hala nola Eusko Jaurlaritzarentzat, Vitoria-Gasteizko eta Bilboko udalentzat, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundientzat eta EiTBrentzat.

Teknologia-gaiei buruzko zenbait libururen autorea eta ko-autorea da, eta gaur egun bere prestakuntza-eskaintza nazioartekotzeko lan egiten ari da (adibidez: PostCSS eta Bootstrap 4).

Web:

https://es.linkedin.com/in/miguelsp

Ordutegia: Larunbata, abenduak 16, 11:00 - 11:45

Gora itzuli ^

 

Bootstrap 4 - Eraman ezazu mugaraino kanpoko UI moduluekin eta kasu praktikoekin

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Miguel Sánchez Pérez

Hitzaldiaren deskribapena:

Konferentzia honetan ez duzu zure denbora baliagarria galduko Bootstrapi-en berrikuntzei buruzko txapa teorikoekin.  Lehenengo minututik adieraziko zaizkizu adibide praktikoak, beren ahalmenari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Halaber, kanpoko diseinu-blokeak erabiliz, ahalmen hori nola handitu esango zaizu.

Horri esker, denbora aurreztuko duzu zure proiektuetan, baina kalitatea beti zainduko duzu, zure kodearen inguruko kontrola galdu gabe eta haren mantentzea erraztuz. Horrez gain, oinarriak finkatuko ditu, prozesuaren zati bat automatizatu ahal izateko edo diseinu-sistemak erraztasun handiagoarekin sortzeko eta horien aplikazioa zure taldearekin bateratzeko.

Helburuak

  • Adibide praktikoekin ikastea Bootstrap berria nola aprobetxatu, webguneen sormena eta mantentzea hobetzeko.
  • Ahalmena erraztasunez handitzen duten, denbora aurrezten duten eta proiektuen kalitatea eta mantentzea zaintzen duten teknikak azaltzea.

Zer publikori dago zuzendua?

Front-end delakoaren garapeneko eta web-diseinuko profesionalei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Miguel Sánchez front-end-en prestatzailea eta garatzailea da. Prestakuntza eman eta web-proiektuak garatu ditu hainbat bezerorentzat, hala nola Eusko Jaurlaritzarentzat, Vitoria-Gasteizko eta Bilboko udalentzat, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundientzat eta EiTBrentzat.

Teknologia-gaiei buruzko zenbait libururen autorea eta ko-autorea da, eta gaur egun bere prestakuntza-eskaintza nazioartekotzeko lan egiten ari da (adibidez: PostCSS eta Bootstrap 4).

Web:

https://es.linkedin.com/in/miguelsp

Ordutegia: Larunbata, abenduak 16, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

 

StopMotion

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Miguel Angel Luque Sanchez

Enpresa: Mono cabron - manamuntix

Hitzaldiaren deskribapena:

Stop motioneko eta oinarrizko animazioko txotxongiloak sortzea.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=indHf2sDLUA

Zer publikori dago zuzendua?

Edozein.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Escene lehiaketetan parte hartzen du 9. Euskal Encounterretik; film laburrak eta bideo-artea egiten du duela hamar urte baino gehiagotik.

Ordutegia: Larunbata, abenduak 16, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

 

Hacking: hastapenak Basic SQL Injection

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Euskal Hack Team

Enpresa: EuskalHack segurtasun informatikoko elkartea.

Hitzaldiaren deskribapena:

EuskalHacken aurkezpen laburra.

Bi zati izango ditu hitzaldiak:

Lehen zatian, webgune baten funtzionamendurako behar diren teknologiak errepasatuko dira:

  • TCP/IP eta sareen oinarrizko ezagutza.
  • HTTPren oinarrizko ezagutza eta 90eko hamarkadatik izan duen eboluzioa.
  • HTML lengoaiaren oinarrizko ezagutza.
  • Fitxategietatik datu-baseetara: eboluzioa.
  • SQL lengoaia.

Horrek guztiak SQL Injection-en funtzionamendua ulertzeko behar dugun oinarri teknikoa emango digu. 

Bigarren zatian, SQLi errazagoaren berri emango da, pausoz pauso. Erasoa zertan datzan erakutsiko da, eta kodearen injekzioko sententzia nagusiak ikusiko dira, bai eta nola ustia daitekeen modu eraginkorrean eta tresnarik gabe.

Eta, jakina, parte-hartzaileen zalantza eta galderei ere erantzungo diegu.

Zer publikori dago zuzendua?

Hacking-a ezagutzen hasi nahi duen edonori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

EuskalHack irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, profil tekniko askotariko pertsonez osatua, hacking-arekiko eta segurtasun informatikoarekiko grina delarik denen ezaugarria.

EuskalHacken helburu nagusia segurtasun informatikoaren inguruko kultura zabaltzea da, eta trebakuntza-saioak, mintegiak eta kongresuak antolatzen dituzte horretarako.

EuskalHack Team taldeko hizlariek esperientzia handia dute dibulgazioan, EuskalHack erakundearen barnean.

Web

http://www.euskalhack.org

Ordutegia: Larunbata, abenduak 16, 16:00 - 16:45  

Gora itzuli ^

APIen gerrilla

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Juan Riaza

Hitzaldiaren deskribapena:

Datu interesgarrienak ezin dira eskuratu APIen bidez: web-orriak, mezu elektronikoak, dokumentuak (PDF, excel…), mugikorren aplikazioak…
Hitzaldi honetan ikusiko dugu nola eskuratu ditzakegun datuak berez datuak eskuratzeko diseinatu ez ziren sistemetatik, ohikoak ez diren taktikak erabiliz. Atzeranzko ingeniaritzaren tekniketan zehar eta liburutegietan zehar bidaia bat egingo dugu, eta etxean zuen kasa jarraitzeko gogoz utziko zaituztegu.

Zer publikori dago zuzendua?

Programatzaileei, eta, oro har, web scrapingera hurbildu nahi duten teknikariei.

Webhttps://es.linkedin.com/in/juanriaza

Ordutegia: Larunbata, abenduak 16, 18:00 - 19:45 

Gora itzuli ^

Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Venan Llona

Enpresa: ASLE, Asociación de Sociedades Laborales de Euskadi

Hitzaldiaren deskribapena:

Smartphone edo tableta erosi duzu edo oparitu dizute, eta horiekin milaka gauza egin ditzakezula esan dizute.  Denek WhatsApp erabiltzen dute, eta ez duzu elkarrizketetatik at gelditu nahi.  Baina ez dakizu eskuetan duzun poltsiko-ordenagailuak zer beste funtzionalitate erabilgarri dituen. Tailer honetan, gailu mugikorrek, esaterako tabletek edo smartphoneek, zer aukera dituzten ezagutuko dugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Gailu mugikorrak era egokiagoan kudeatu nahi dituzten pertsonentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Venan Llona aholkulari teknologikoa da ASLEn, Euskadiko Lan Sozietateen Taldean, 1992tik. Prestatzailea da "Barnetegi Teknologikoak" SPRI programan, 2009tik. Internet&Euskadi Elkartearen zuzendaritza-batzordearen kidea da 2012tik. Aditua da teknologian, eta ikastaroak, jardunaldiak eta prestakuntza-lantegiak ematen ditu hainbat arlotan. Horrez gain, komunikabideekin elkarlanean aritzen da Internetekin, sare sozialekin eta teknologiarekin oro har lotutako dibulgazio-lanetan.

Web:

https://venan.es/

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 11:00 - 12:45 

Gora itzuli ^

 

Konkistatu zure entzuleak: aurkezpen eraginkorrak egiteko trikimailuak

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Cristina Juesas

Hitzaldiaren deskribapena:

Zer gertatuko zen aurkezpen bat erabateko konfiantzarekin, nerbiorik gabe eta ahozko eta gorputzeko komunikazio-gaitasun ikusgarriarekin egin ahal izango bazenu?

Imajinatu al duzu zure burua entzuleen arreta erakarriz, entzuleak liluratuz, hunkituz eta zure lanaren, enpresaren edo proposamenaren onura handiez konbentzituz?

Eta hemendik aurrera egiten dituzun aurkezpen guztiak aukera bakarra badira entzuleek zure irudi positiboa izateko eta zurekin negozioak egin nahi izateko?

Hitzaldi horretan trikimailu mordoa emango dizkizugu aurkezpen ahaztezinak sortu, diseinatu eta egin ahal izateko.

Zer publikori dago zuzendua?

Komunikatzeko gaitasuna hobetu nahi duen edonori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Hizlari-prestatzailea eta komunikazioko aholkularia, eraldaketa digitalean eta komunikazio korporatiboan aditua.

Hainbat komunikazio-proiektuetan parte hartu du sektore mota guztietako korporazioekin eta markekin: logistika, medikuntza, hezkuntza, turismoa... Beti zerbitzuaren eraginkortasunean eta kalitatean oinarritutako ikuspegi batekin.

Web:

http://cristinajuesas.es/

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Moddingari buruzko mahai-ingurua

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Aitor Larrañaga Elgarresta

Hitzaldiaren deskribapena:

Jarduera honen helburua da parte-hartzaileek moddingarekin lotuta dituzten esperientziak partekatzea. 
Themaltake Casemod Invitation Spain 2017 lehiaketako irabazleak lehiaketa hartan aurkeztu zuen modari buruzko azalpenak emango dizkigu. Hori dela eta, interesgarria litzateke bakoitzak bere lanen lagin bat ekartzea, elkarri laneko trikimailuen eta metodoen berri emateko.

Zer publikori dago zuzendua?

Moddingean interesa duen orori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

15 urte daramatza modak, atrezzoko materiala, cosplayak... eraikitzen. Moddingeko hainbat lehiaketa irabazi ditu —tartean encounterretako zenbait—, eta, aurten, Themaltake casemod invitation Spain lehiaketa ere irabazi du.

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

Clean Code: Laburbilduz

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñigo Delgado Morales

Hitzaldiaren deskribapena:

Kode garbiaren printzipioak eta praktikak zein diren eta gure sektorean nola aplikatu ditzakegun azaldu nahi du, labur.

Zer publikori dago zuzendua?

Sektoreko profesional guztiei, eta bide horri heldu nahi diotenei, dago zuzendua, bai eta programaziozale guztiei ere.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Gasteizen jaio zen, eta 15 urte baino gehiago daramatza teknologia desberdinetan (C, Delphi, Java, Python, Android) eta hainbat start-up eta enpresatan aplikazioak sortzen. Programaziozale sutsua da.

Gaur egun, Digital Training-en egiten du lan.

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Linkedin networkin profesionalerako erreminta gisa

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Aitor San Sebastián Millet

Hitzaldiaren deskribapena:

Linkedin sare sozial profesional zabalduena eta finkatuena izan daiteke. Gure curriculuma sarean argitaratzeko plataforma bat baino ez dela ematen badu ere, batez ere kontaktu profesionalen kudeatzaile garrantzitsu bat da.

Hitzaldi honen bidez, bertaratuei azaldu nahi diegu zer aukera dituen Linkedinek kontaktuak kudeatzeko eta networking profesionalari laguntzeko tresna gisa.

Zer publikori dago zuzendua?

LinkedInek networking profesionalerako tresna gisa zer aukera dituen ezagutu eta baliatu nahi dituzten sektore guztietako profesionalentzat da.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Aitor San Sebastián Millet  IKTri buruzko aholkularia eta prestatzaile freelance da; teknologiaren esparruan esperientzia luzea du, 30 urte baino gehiagokoa, SPRIren IMI zentroei esker 80ko hamarkadaren hasieran lehenengo IBM PC ikusi zituenean hasi zen. Sektore pribatuko zenbait ETErentzat eta enpresa handirentzat egin du lan, baita herri administraziorako ere.

Web:

http://aitorsansebastian.es

https://es.linkedin.com/in/AitorSanSebastian/es

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 18:00 - 18:45 

Gora itzuli ^

 

Araba Ekintzailea eta 'Explorer ideiak dituzten gazteak'

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: David Montero de la Torre

Enpresa: BIC Araba, Centro de Empresas e Innovación de Álava

Hitzaldiaren deskribapena:

Ba al duzu negozio-ideiarik? Pentsatu al duzu noizbait ideia hori abian jartzea? Ekitea ez da erraza, are gutxiago, bakarrik egin behar baduzu. Baina hori ez da Arabaren kasua; izan ere, hainbat erakundek lagundu ahal dizuten zure ibilbidearen lehenengo pausoetan.

Hitzaldi horrek aukera emango dizu azkar batean jakiteko, aholkularitzako eta laguntzako zenbait formularen bidez, zure proiektua abiarazteko lagundu ahal dizuten agente publiko eta pribatuak nor diren.

Lehen eskutik ezagutu ahal izango duzu, halaber, 'Explorer ideiak dituzten gazteak' izeneko programa. 18 eta 31 urte arteko gazteentzako ekimen hori CISE (Centro Internacional Santander Emprendimiento) zentroak sustatu du.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Telekomunikazioko ingeniaria da, eta Automozioko masterra eta Administrazio Elektronikoko graduondokoa egin ditu. 2010etik BIC Araba Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroaren zuzendaria da. Sozietate horrek laguntza-zerbitzuak ematen dizkie pertsona eta enpresa ekintzaileei, enpresa-ekimen berritzaileak eta teknologian oinarritutakoak sustatzeko eta horien garapena bultzatzeko.

Web:

http://www.bicaraba.eus/

http://www.alavaemprende.com/

http://yuzz.org.es/

Ordutegia: Igandea, abenduak 17, 19:00 - 19:45 

Gora itzuli ^

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch