Overwatch

Lehiaketaren formatua:

Formatua: Taldeak + Bracket sinplea.

Txandak: Lehiaketa osoa BO3 jokatuko da, finala salbu, hura BO5 jokatuko baita.

Jokalariak taldeko: 3 jokalari gehienez.

Bertsioa: PC. Erabilgarri dagoen azkena.

Araudia:

Partidaren konfigurazioa:

  • Behin partida sortutakoan, Ajustes menuan Reglas Predefinidas eta Eliminación por Bloqueo 3c3 aukera hautatu behar dira (Ez onartu aurrez erabilitako heroirik: Irabazitako txandaren ondoren).
  • Ajustes menuan, Modos → Todos hautatu behar da, eta errepikapenen aukeran hau lehenetsi: No permitir.
  • Doikuntza guztiak “Eliminación por Bloqueo 3c3” lehenetsitako arauetarako aurrez konfiguratuta daudenak izango dira. Ezin da aldatu inongo doikuntzarik, aurreko puntuan aipatutakoa salbu.
  • Partidak irauten duen bitartean ez da onartuko ikuslerik, antolatzaileak eta caster-ak salbu.
  • Ez da onartuko kiroltasunik gabeko jokabiderik edo flameorik, ez inolako jazarpenik.
  • Ezin da erabili Meiren Izotzezko Hormako bug-a, eta, erabiliz gero, txapelketatik kanpo geratuko da erabiltzen duen taldea.
  • Talderen batek jokoa nolabait aldatzen badu, hala nola mapan spot sekretu gehiegi erabiliz edo basetik irteteari uko eginez, deskalifikatuta geratuko da. Jokalariek txandako lehen 20 segundoetan utzi behar dute basea.

Mapen picka/debekua:

  • Pickak eta banak Gosugamers-en OW Draft (owdraft.com) tresnarekin egingo dira.
  • Bracketeko goiko aldean dagoen taldeak Drafta sortu beharko du, eta esteka aurkako taldearekin partekatu. Streameatzen diren partidetarako, caster-arekin ere partekatu behar da esteka.
  • Draftak sortu duen taldea hautatuz eta baneatuz hasiko da.
  • Taldeak txandakatu egingo dira mapak baneatzeko, harik eta 3 mapa geratzen diren arte, BO3an jokatuz gero, edo 5 mapa geratzen diren arte, BO5ean jokatuz gero. Geratzen diren mapa horiek soilik jokatu ahal izango dira aurrez aurrekoak irauten duen bitartean.
  • Jokatuko diren 3 (BO3) edo 5 (BO5) mapak behin lortutakoan, mapak baneatzen jarraituko da bakarra geratzen den arte; azken hori izango da lehendabizi jokatuko den mapa. Drafta sortu EZ duen taldeak hautatuko du aldea (erasoa/defentsa).
  • EHurrengo mapa aurrekoa galdu duenak hautatuko du; aurreko mapa irabazi duenak, berriz, aldea hautatuko du (erasoa/defentsa).
  • Hautatu diren ordena berean jokatu behar dira mapak.
  • Ezin da maparik errepikatu norgehiagoka berean.

Partida etetea/deskonektatzea:

  • Jokalari bat deskonektatzen bada, baldin eta inongo jokalarik kalterik izan ez badu eta partida hasi denetik 01:00 minutu pasatu ez bada, partida eten ahal izango da, aurrez aurkako taldeari jakinarazita. Deskonektatu den jokalariari 10 minutuan itxarongo zaio gehienez. Hura berriz konektatzen ez bada, ordezko kide batekin berriz has daiteke partida.
  • Deskonexioa aurreko paragrafoan aipatutako baldintzetatik kanpo gertatzen bada, partidak normal jarraituko du amaierara arte. Deskonektatu den jokalaria konektatu ahal izango da partidak irauten duen bitartean. Galarazita dago parte-hartzaile hori ordezkatzea deskonektatu den partidan.
  • Arazoak bi taldeei eragiten badie (jokoaren zerbitzarien akatsa eta abar), martxan dagoen partida amaitutzat emango da, eta berriro jokatuko da.

Emaitzak:

  • Azken pantailaren pantaila-irudiak hartu beharko dira, emaitzak agerian direla.
  • Emaitzen pantaila-irudiak eta kiroltasunik gabeko jokabideenak izatea, halakorik bada, parte-hartzaile guztien ardura da.

Komunikazioa:

  • Parte-hartzaileek gogokoen duten ahots-programa erabil dezakete (Discord, Team Speak, Ventrilo…).
  • Taldeko kapitainek baino ezingo dute erabili txata norgehiagoketan.

Arazoak partidetan eta deskalifikazioak:

  • Exploitak edo bugak erabiliz gero, galdu egingo da uneko partida automatikoki, eta taldea txapelketatik kanporatuko da.
  • Antolakuntzak eskubidea izango du talde bat deskalifikatzeko, bere irizpideen arabera, irregulartasunen bat detektatzen edo susmatzen badu.

Oharrak:

  • Azaldutako arauak erreferentzia gisa erabiliko dira, baina baliteke antolatzaile batek edozein unetan eguneratzea, beharren arabera, azken orduko aldaketak edo argibideak direla eta.
  • Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch