Fastlaburmetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu. Iraupena, 3 minutu gehienez izan beharko da. Jakin ezazue segundu batzuk gehiago luzatu dezakezuela baina lehendabiziko 3 minutuak bakarrik baloratuko direla.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, baina baita kalitate teknikoa ere. Badakigu artista batzuk zaretela; beraz, ez izan Effects After-aren beldur.

**NOBEDADEA** Ohiturari eusteko, pentsatu dugu aurten ere gaikako kategoriari eustea, grabatzea gustatzen baina inspiratzea kostatzen zaien horientzat. BESTALDE, ondo pasatu eta jendeari barre eginarazi nahi diozuenontzat, eta proposatutako gaiak ez badizue inspiratzen, gogoratzen dizuegu Film Laburra kategorian aurkeztu dezakezuela.

GAIKAKOA: TB Dokumentuak: Paco “Salatzaile anonimoa” Agerian!

Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, zerbitzarira igo beharko dituzue Intranetera, larunbateko 20:00ak baino lehen.

OHARRA: Azpititulu integratuak jartzea derrigorrezkoa da.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch