Aurten lehiaketa honetarako aukeratutako gaia “Behind the party” da. Argazkia instalazioetan edo inguruan aterata egon beharko da, betiere partyari buruzko elementuren bat edukiz.
Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik, baina ezin izango dira inongo argazki edizio programa batekin aldatu. Dena dela, kontuan izan nahiz eta pantaila handi batean aztertuko diren, ez dela beharrezkoa fitxategi handiegiak izatea.
Larunbateko 20:00ak baino lehen igo behar dira argazkiak Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko). Lan bat baino gehiago aurkezten badituzue, izan dadila KARPETA KONPRIMITU BATEAN.
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, ostiral gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.