Hack It / Solve It

Erakutsi zein argia zaren! Hack It lehiaketan, hackingarekin, atzeranzko ingeniaritzarekin, kriptografiarekin, logikarekin, puzzleekin eta horrelakoekin lotutako erronkak edo probak egin behar dituzte parte-hartzaileek.

Bi modalitate ditu lehiaketak: Hack It, programazioarena eta atzeranzko ingeniaritzarena, eta  Solve It, logikarena, puzzleena eta asmakizunena.

Hacker onenek eta Solver onenek saria jasoko dute, bai eta talde onenak ere.

Aurreko edizioan bezala, HackIT/SolveIT hasteko bilera egingo dugu. Edizio honetako berrikuntzak azaldu eta parte hartzeko arauak errepasatuko ditugu bilera horretan.

Gainera, aurreko Encounterretan arrakasta izan zutela ikusita, Hack It ondorengo bilera egingo dugu aurten ere, Hack It / Solve It amaitu eta sariak banatzeko ekitaldia egin bitartean. Bilera horretan, gutxienez talde batek desblokeatzea lortu duen ariketaren soluzioak emango ditugu.

Hack It-arekin lotutako jardueren ordutegiak hitzaldien sailean eta Araba Encounter 04ren programa ofizialean argitaratuko ditugu.

Lehiaketa honen araudi osoa intranetean argitaratuko da lehiaketak irauten duen bitartean, bai eta https://hackit.party.eus  helbidean ere (Araba Encounter 04ren barruko saretik bakarrik kontsultatu ahal izango da).

twitter facebook flickr youtube instagram twitch