Audioshield

Euskal Encounter 25ean izan zuen arrakasta ikusita, bueltan da berriz ere errealitate birtuala. Oraingoan, Audioshield lehiaketa bat egingo da.

Blokeatu nota guztiak! Blokeatu munduak ezkutuak erabiliz, eta sentitu musika. Guitar Hero eta AurdioSurf bezala, Audioshield musika-joko bat da. Zugana hegan datozen munduak gerarazi beharko dituzu, kantuaren erritmoari jarraituz. Zenbat eta mundu gehiago gerarazi, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu jokalariak.

Kantu bakoitzean lortutako puntu-kopurua Audioshieldek zehaztuko du pantaila bakoitzean, kanta amaitu ondoren.

Lehiaketako araudia:

- Gehienezko jokalari-kopurua: 14

Bi txandatan egingo da:

1. txanda:

Parte-hartzaileek 2 kantutan lehiatu beharko dute. Bat erraza eta bestea zailagoa. Bi kantetan lortutako puntuak batuko dira finalerako sailkapenerako. Puntu gehien lortzen dituzten 4 jokalariak pasatuko dira 2. txandara.

2. txanda:

Bigarren eta azken txandan, lehenengo txandan bezala, bi abesti desberdin joko dira, baina, oraingoan, kantak luzexeagoak izango dira. Txanda honetan puntuazio onena lortzen duten hirurak pasatuko dira finalera.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch