Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Partyan, compo-ak eta gaia pantaila bidez jakinaraziko dira, interesa dutenek, Intranetera sartu eta parte hartzeko aukera izan dezaten.
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere.
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.
Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa.
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.
FAST 3D: Presiopean modelatu dezakezu?
Hasiera: 16.12.2017 16:00:00
Deadline:16.12.2017 17:00:00
Proiekzioa: 16.12.2017 22:00:00
FAST 2D:
Hasiera:16.12.2017 17:00:00
Deadline:16.12.2017 18:00:00
Proiekzioa: 16.12.2017 22:00:00
FAST MUSIC: Presiopean konposatu dezakezu?
Hasiera: 16.12.2017 16:00:00
Deadline: 17.12.2017 16:00:00
Proiekzioa: 17.12.2017 22:00:00
FAST GIF: Sare sozialetan erregeak dira. Interneten arrastoa utzi nahi duzu? egin ezazu gif barregarriena, samur edo troll.
Hasiera: 17.12.2017 19:00:00
Deadline: 17.12.2017 20:00:00
Proiekzioa: 17.12.2017 22:00:00