Albisteak https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak.html Sun, 09 Sep 2018 21:59:10 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es idoia@fitbak.com (euskal.org) 2.500 bisitarirekin eta nota altuarekin amaitu da Araba Encounter 04 https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1357-2-500-bisitarirekin-eta-nota-altuarekin-amaitu-da-araba-encounter-04.html https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1357-2-500-bisitarirekin-eta-nota-altuarekin-amaitu-da-araba-encounter-04.html

Laugarren Araba Encounter hitzordu teknologikoak nota altua lortu du. Publikoarentzat irekita zegoen eremura hurbildutako pertsona kopurua azpimarratu dute antolatzaileek, 2.500 lagun baino gehiago bertaratu baitira. Hiru egunotan zehar, ehunka partaide eta bisitariek 25 prestakuntza-ekintzez eta dozenaka lehiaketez gozatu ahal izan dute, baita robotika, droneak eta errealitate birtuala ardatz dituen arloan jorratutako ekintzetan parte hartu ere.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Mon, 18 Dec 2017 15:13:24 +0000
Errealitate birtualean adituek iragarri dute teknologia hau gure egunerokotasunean barneratuta egongo dela bi urte barru https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1353-errealitate-birtualean-adituek-iragarri-dute-teknologia-hau-gure-egunerokotasunean-barneratuta-egongo-dela-bi-urte-barru.html https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1353-errealitate-birtualean-adituek-iragarri-dute-teknologia-hau-gure-egunerokotasunean-barneratuta-egongo-dela-bi-urte-barru.html

Errealitate birtualaren garapena bete-betean dago. Orainean erabilera ugari ditu teknologia horrek eta are aplikazio ikusgarriagoak espero dira etorkizun hurbilean. Araba Encounterren elkartutako adituek aditzera eman dutenez, errealitate birtuala gure egunerokotasunean barneratuta egongo da bi urteren buruan, eta iraultza eragingo du hezkuntza, heziketa profesionala, osasuna edo publizitatea bezalako arloetan.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sun, 17 Dec 2017 16:12:44 +0000
Araba Encounterrek 25 ikastaro, 23 lehiaketa eta robotika, droneak zein errealitate birtuala ardatz izango dituzten tailerrak eskainiko ditu https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1349-araba-encounterrek-25-ikastaro-23-lehiaketa-eta-robotika-droneak-zein-errealitate-birtuala-ardatz-izango-dituzten-tailerrak-eskainiko-ditu-2.html https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1349-araba-encounterrek-25-ikastaro-23-lehiaketa-eta-robotika-droneak-zein-errealitate-birtuala-ardatz-izango-dituzten-tailerrak-eskainiko-ditu-2.html

Datorren larunbatean hasi eta astelehenera arte Gasteizko Europa Jauregian burutuko den Araba Encounter 04 topaketak 25 prestakuntza-jarduera, 23 lehiaketa eta robotika, droneak zein errealitate birtuala ardatz izango dituzten tailerrak eskainiko ditu. Parte-hartzaileei euren ordenagailuarekin etortzeko eta antolatutako ekimen guztietan parte hartzeko aukera eman dieten 320 eserlekuak hartuta daude, jada. Hala ere, herritarrak gonbidatuta daude ekitaldira gerturatzera; izan ere, zona irekian, Opengunean, formakuntza eta aisialdi ekintza ugari izango dira interesa duen ororentzat.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Wed, 13 Dec 2017 16:54:41 +0000
Teknologia, berrikuntza, prestakuntza eta lankidetza, 4. Araba Encounter topaketaren ardatz https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1351-teknologia-berrikuntza-prestakuntza-eta-lankidetza-4-araba-encounter-topaketaren-ardatz.html https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1351-teknologia-berrikuntza-prestakuntza-eta-lankidetza-4-araba-encounter-topaketaren-ardatz.html

Araba Encounter inoiz baino indar gehiagorekin jarri da martxan aurten. Agerian geratu da informatika zaleen topaketa honek pizten duen interesa, sarera konektatutako 320 ordenagailu-postuak eguneko lehen orduetatik hartuta baitzituzten parte-hartzaileek. Bisitarien artean ere nabari da teknologia berriekiko grina, pertsona ugari atean zain egon baitira publikoarentzat irekita dagoen Opengunea 10etan ireki den arte. Gune horretan hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, bideo-joko lehiaketak eta errealitate birtualeko erakustaldiak egongo dira gaur eta bihar artean. Errealitate birtualeko eta robotikako gune ikusgarriek ere erakargarritasun handia dute bertaratuentzat.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sat, 16 Dec 2017 13:36:52 +0000
Informatikaren eta teknologia berrien ehunka adituk hartuko dute Europa Jauregia https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1288-informatikaren-eta-teknologia-berrien-ehunka-adituk-hartuko-dute-europa-jauregia.html https://ae04.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1288-informatikaren-eta-teknologia-berrien-ehunka-adituk-hartuko-dute-europa-jauregia.html


Abenduaren 16tik 18ra Gasteizen burutuko den Araba Encounter 04 topaketa informatikaren eta teknologia berrien zaleentzat prestakuntza-jarduera eta aisialdi eskaintza oparoa dakar aurten. Eskainitako 320 eserlekuak hartuta daude dagoeneko, teknologiaren zaleek urtero espero duten hitzordua baita...

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Thu, 07 Dec 2017 08:42:16 +0000